lunes, 20 de diciembre de 2010

Livestream Programa (bideo tutoriala)

Livestream Programa bideoak egitean datza. Aurregrabatutako fitxategiak edo  interneten zuzenean eskainitakoak izan daitezke. Modu honetan erabiltzaileak nahi duenean erreproduzitu dezake fitxategiak.

Programa horrela izanda, hemen aurkezten dizuedan bideo-tutorial bera ere, programa berarekin egina egon beharko luke, baina nik lan egiten dudan lekutik daukadan internetaren abiadura eskasa dela eta, nire argazki-kameratxoarekin grabatu behar izan dut tutoriala, ondoren youtube-ra igo eta azkenik hemen eskegi, zuek erabilera ikasi ahal izateko ere.  Baina berez, aurretik esan dudan bezala, programak bideotutorial hauek egiteko aukera ematen du. Blog honetan bertan aurkituko dituzue atzerago grabatu nituen bideotutorialak Livestrem-arekin Pixton eta Voki programak azaltzeko.




lunes, 13 de diciembre de 2010

sábado, 11 de diciembre de 2010

Sekuentzia Didaktiko Digitala

Ikasturtea:
6-7 urteko haurrak


Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: belarriak erne izatea, ahoa itxita eta bideoaren bitartez doan azalpen honetaz gozatzea. 
Ikasleek egin beharrekoa: Bideoa ikusi ostean,landarea landatu beharko dute.

Irakaslearen papera:
Batez ere momentu orotan laguntza emateko prest egotea, izan ere etengabe egon beharko da zailtasunak argitzen. Horretarako irakasleak landare hau landatzea menperatuta izan beharko du.
Irakaslea beti jardungo da, gidari bezala.


Ikasleen partaidetza edo papera:
Jarduera egiterakoan egiaztatuko dugu, aurretik ezin dugu ezer baieztatu.

Beharrezko errekurtsoak (bideoan ondo ikusten den bezala):
- Aloe Vera Landarea
- Lurra
- Tiestoa
- Palatxoa 
- Landarea ureztatzeko, erregadera.

Pausuak: 
- Lurra hartu eta tiestoan sartu, palatxoaren edo gure eskuen bitartez.
- Lurrari, gure atzaparrekin, zulotxoa egin erdian.
- Landarearen sustraiak bertan sartu.
- Ureztatu. lehenengo egunean nahikotxo, hurrengo egunetan ere eta hilabete batetik aurrera noizean behin.






Prozesuaren ebaluazioa egingo da. Egingo den jardueraren bidez ebaluatuko da. Landaketa eta zaintzaren bidez.
(Ikasle bakoitzeko horrelako taula bat).

Ikaslearen izena:
JARDUERAK
NOTAK
BIKAINA
OSO ONA
EGOKIA
HOBETU BEHARRA
AZKEN NOTA
Jarduera egin ostean landarea ezagutzen du?






Landarea landatzeko prozesua ulertu eta egin, egin du?




Loreari zaintza egokia egiten dio?




*Landarea hazi da?
*Ugaldu egin da?





* jarduera hauek ez dira hainbeste ikasleari zuzenduak, landareari baizik, beraz, ez dira asko kontutan hartuko.
Hemen klikatu ebaluazio taula deskargatzeko.


Picasa albumes web


Googelek eskaintzen duen Picasa programa aurkezten dizuet. Argazkiak ikasleekin, klasekideekin, lagunekin eta familiarekin elkarbanatzeko eta argazkiak editatzeko zerbitzaria.

Hemen bertan, ezkerraldean ikus dezakezuen bezela Picasak ematen dituen aukera askoren artean, bat, gure argazkiak gure Blogean txertatzea da eta horrela egin dut nik. Orain praktiketan ari naizela, aurreko egunean ikasleekin Santamas egunerako egin genituen dantzen entsegua aurkezten dizuet argazki batetan.

Helburu hezitzailea: gure ikasleekin eskolan ateratako argazkiak elkarbanatzea, beraiek ere irudiak izan ditzaten eta etxean erakus ditzaten.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: ikasle bakoitzak bere argazkiaketa lagunen edo eskolako argazkiak, besteekin elkarbanatzen ikasiko du. Eta argazki hauek editatzen ere.

Erabili den programa: Picasa

Txertatutako baliabidea: Eskolan Jolasean Web albuma.
Hemen uzten dizuet ere Picasak ematen duen beste aukera batekin "subir album web" egin dudan albumaren lotura ikasleekin eta noski nire blogaren jarraitzaileekin elkarbanatzeko.Ikasleei kurtso hasieran beraien edota beraien gurasoen helbide elektronikoa eskatuz gero, ondoren, aukera izango dugu bakoitzari albumaren lotura bialtzeko, guztiok eskolako jarduerak, argazkitan ikus ditzaten.
ESKOLAN JOLASEAN


BITARTEKOAREN TUTORIALA 

jueves, 9 de diciembre de 2010

AUDACITY

Helburu hezitzailea: Gure ikasleei modu atsegin batean "Agurrak" egitea eta beraiek ere egin ditzaten erakustea.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: Musika eta agurrarekin batera haurren emozioak estimulatzen dira. Klasean denok gustorago egoteko eta etxera ere gustora joateko.

Erabili den programa:Audacity.



Txertatutako baliabidea: Kaixo astelehenean / Agur ostiralean

Kaixo astelehenean by matxmordobat

Agur ostiralean by matxmordobat


BITARTEKOAREN TUTORIALA



Audacityko lana amaitutakoan .mp3 formatuan esportatu behar dira produktuak. Gero, blogean txertatzeko, bideoekin youtuben egiten den bezela, audioekin ere Interneteko plataforma batera igo behar dira lehenengo.
Orduan, sarean dauden plataformetako bat aukeratu behar duzu. Sinpleena goear da baina niretzako estetikoki politagoa da soundcloud (hemen erabili dudana).

Kontu bat sortu (sign up) eta gero intuitiboa da oso. Upload your track  jartzen du audio artxiboak igotzeko, eta behin igota daukazunean "share" klikauta eta "embed code" bat irtengo da, kodigo hori blogeko sarreran kopiatu eta listo!

VOKI

Helburu hezitzailea: pertsonai interaktibo baten bidez haurrek klaseko arauak ikasi eta gogoratzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: haurrek pertsonai honen bitartez arauak barneratuko dituzte eta klaseko ordenagailuko pantailan agertzen den bakoitzean arauak errespetatzen dituzten pentsatuko dute.

Erabili den programa: Voki
Txertatutako baliabidea: Avatarrarekin arauak gogoratzen.



BITARTEKOAREN TUTORIALA



Hemen uzten dizuet ere, hasiera batean, LIVESTREAM programarekin grabatu nuen bideotutoriala. Soinu grabaketa eskasa zela eta honen goikaldean eskegi dudan bigarren tutoriala egin dut. Goikoaren irudi kalitatea txarragoa da baina audioa onagoa eta hemengoarekin alderantziz gertatzen da, irudiaren kalitatea oso ona den arren soinua oso txarra da. Beraz, bi aukera dituzue, goikoa ikusi edo biak ikusi, baina honi kenduiozue bolumena.


Watch live streaming video from nereler at livestream.com

SCRATCH

Helburu hezitzailea: Jolas baten bezela eta modu entretenigarri batean, gehiketak egiten ikasteko ordenagailu bidezko joku interaktiboak erabiltzea ezagutza berriak barneratzeko.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: gehiketak egiten ikastea.

Erabili den programa: Scratch
Txertatutako baliabidea: Scratcharekin Gehitzen.
Conoce más sobre este proyecto

BITARTEKOAREN TUTORIALA