jueves, 9 de diciembre de 2010

AUDACITY

Helburu hezitzailea: Gure ikasleei modu atsegin batean "Agurrak" egitea eta beraiek ere egin ditzaten erakustea.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: Musika eta agurrarekin batera haurren emozioak estimulatzen dira. Klasean denok gustorago egoteko eta etxera ere gustora joateko.

Erabili den programa:Audacity.



Txertatutako baliabidea: Kaixo astelehenean / Agur ostiralean

Kaixo astelehenean by matxmordobat

Agur ostiralean by matxmordobat


BITARTEKOAREN TUTORIALA



Audacityko lana amaitutakoan .mp3 formatuan esportatu behar dira produktuak. Gero, blogean txertatzeko, bideoekin youtuben egiten den bezela, audioekin ere Interneteko plataforma batera igo behar dira lehenengo.
Orduan, sarean dauden plataformetako bat aukeratu behar duzu. Sinpleena goear da baina niretzako estetikoki politagoa da soundcloud (hemen erabili dudana).

Kontu bat sortu (sign up) eta gero intuitiboa da oso. Upload your track  jartzen du audio artxiboak igotzeko, eta behin igota daukazunean "share" klikauta eta "embed code" bat irtengo da, kodigo hori blogeko sarreran kopiatu eta listo!

No hay comentarios:

Publicar un comentario