Googelek eskaintzen duen Picasa programa aurkezten dizuet. Argazkiak ikasleekin, klasekideekin, lagunekin eta familiarekin elkarbanatzeko eta argazkiak editatzeko zerbitzaria.
Hemen bertan, ezkerraldean ikus dezakezuen bezela Picasak ematen dituen aukera askoren artean, bat, gure argazkiak gure Blogean txertatzea da eta horrela egin dut nik. Orain praktiketan ari naizela, aurreko egunean ikasleekin Santamas egunerako egin genituen dantzen entsegua aurkezten dizuet argazki batetan.
Helburu hezitzailea: gure ikasleekin eskolan ateratako argazkiak elkarbanatzea, beraiek ere irudiak izan ditzaten eta etxean erakus ditzaten.
Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: ikasle bakoitzak bere argazkiaketa lagunen edo eskolako argazkiak, besteekin elkarbanatzen ikasiko du. Eta argazki hauek editatzen ere.
Erabili den programa: Picasa
Txertatutako baliabidea: Eskolan Jolasean Web albuma.
Hemen uzten dizuet ere Picasak ematen duen beste aukera batekin "subir album web" egin dudan albumaren lotura ikasleekin eta noski nire blogaren jarraitzaileekin elkarbanatzeko.Ikasleei kurtso hasieran beraien edota beraien gurasoen helbide elektronikoa eskatuz gero, ondoren, aukera izango dugu bakoitzari albumaren lotura bialtzeko, guztiok eskolako jarduerak, argazkitan ikus ditzaten.
![]() |
ESKOLAN JOLASEAN BITARTEKOAREN TUTORIALA |
No hay comentarios:
Publicar un comentario