Livestream Programa bideoak egitean datza. Aurregrabatutako fitxategiak edo interneten zuzenean eskainitakoak izan daitezke. Modu honetan erabiltzaileak nahi duenean erreproduzitu dezake fitxategiak.
Programa horrela izanda, hemen aurkezten dizuedan bideo-tutorial bera ere, programa berarekin egina egon beharko luke, baina nik lan egiten dudan lekutik daukadan internetaren abiadura eskasa dela eta, nire argazki-kameratxoarekin grabatu behar izan dut tutoriala, ondoren youtube-ra igo eta azkenik hemen eskegi, zuek erabilera ikasi ahal izateko ere. Baina berez, aurretik esan dudan bezala, programak bideotutorial hauek egiteko aukera ematen du. Blog honetan bertan aurkituko dituzue atzerago grabatu nituen bideotutorialak Livestrem-arekin Pixton eta Voki programak azaltzeko.