martes, 19 de octubre de 2010

Daukagun Hezkuntza Sistema AGORTUTA dago!!! Irakasleok ALDATU BEHAR dugu!!!

Guk klasean ikusitako bideoa, berriro ikus ezazue, ondoren idatzi dudana elkarbanatzeko!



Irakaskuntza, lantegien beharretatik dator. Argi eta garbi ikus dezakegu gure eskoletan: ordutegi finkoa daukate haurrek, orduarekiko puntualtasuna eta errespetua eskatzen zaie; atentzio osoa ezarri behar diote irakasleari; fitxak, gero fitxak eta ondoren fitxak egiten dituzte, hau da, dinamika baten barruan daude etengabean. Beraz eskolak, lantegiekin konparatzea daukagu. 
Antzina sistema honek balioko zuen zalantzarik ez daukat baina gaur egunean, estatu mailan dagoen porrota, hezkuntza sistema egokitzen ez delako da, antzinako ideiei eta beharrei aurre egiteko diseinatua dagoelako, ez gaur egunerako.
Sistema hau, ez da eraldatu behar, ORDEZKATU baizik.
Horretarako, guk, irakasleok, gure klaseak emateko modua aldatu beharra daukagu. Gauzak modu ezberdin batean egin beharra ditugu.Agortuta dagoen sistema honetako, legeak eta jarraitu beharreko curriculuma hor dauden arren, inor ez da gure klaseak kontrolatzera sartuko. Beraz, pausu txikiak eman ahalko ditugu. Ez ditugu erantzunak emango, ez dugu informazioa botako,  haurren informazioa jasotzeko nahia piztuko dugu, galderak sor ditzaten. Garrantzitsuena, galderak egiteko gaitasuna garatzea da
Praktikan eta bizipenetan oinarritutako hezkuntza irakatsiko dugu eta guztiz autonomoak izan ahalko gara zentzu honetan!

No hay comentarios:

Publicar un comentario