jueves, 14 de octubre de 2010

Material Didaktiko Digitalak eta Irakasleak

Hona hemen atzo Teknologia Berrietako Irakasleak erakutsi zigun artikulua:


Ordenagailu hauekin, testu liburuak desagertzen joango dira, horregatik, editorial gehienek Kd-ak saltzen dituzte pdf-ekin. Irakasle eta gazteek, eskolan, interneta erabiltzearen gainetik egon nahi dutelako.
Magisteritza ikasketetako 2.mailan egin nituen hile bateko praktiketan, esandakoa konprobatu ahal izan nuen. Nirekin zegoen irakasleak Kd hauek erabiltzen zituen Matematika irakasgairako. Ikasleek, ordenagailu aurrean Kd-etan prestatuta zeuden ariketak egiten zituzten eta bitartean irakasleak,bere aulkitik, gazteak behatzen zituen.
Ez dut uste hau denik ordenagailu hauek erabiltzeko bidea, testu liburuaren lana egiten duelako soilik.
Testu liburuekin  irakasleok ez dugu etxean lan egin beharrik izango, materiala prestatuta baitago iada. Liburuarekin ikasturte guztian zehar, eman beharreko edo ikusi beharreko dena ikusiko dute gazteek, baina  kurtsoa bukatzean zer jakingo dute benetan???
Beraz, liburu hauek, kaltegarriak dira irakaskuntzarako. Nire ustetan lan egiteko materialak irakasle eta ikasleen artean landutako prozesatuetatik irtengo dira.
Ikasleek, irakasleen laguntzarekin ORDENAGAILUA MANEIATZEN IKASI BEHAR DUTE!
Eta honek ondorio guztiz onuragarriak ekarriko ditu, harremanak aldatuko dira, motibazioa handituko da, ekintza berriak sortuko dira...

No hay comentarios:

Publicar un comentario