Irakaskuntzan, gure ikuspegia zabaldu behar dugu, interesa piztu.
Goian aurkitzen dugun irudiak, teknologiari buruz hitz egiten du, konpetentzietatik.
Gaitasun digitala izatea, ikasleen eskubide bat da. Gaitasuna ez izanez gero, eskatu eta ikasi egin behar da.
Horretarako, teknologietarako, ordenagailuetarako sarbidea izan behar dute gazteek eskoletan. Baina zer gertatzen da? askotan, ireki gabeko kutxetan aurkitzen direla ordenagailuak. Irakasle bat berak ere erantzukizuna hartu ez duelako nahi.
Aurretik esandakoarekin lotuta, Irakasleak teknologia hauetan, ordenagailuan aritzeko gaitasuna izan behar du, are gehiago, ordenagailua maitatu behar du. Gazteei irakasteko, irakasleak ere ikasten egon beharko gara modu etengabe batean, bestela ezingo diegu ikasleei ikasteko eskatu. Gainera, lanean ikusten bagaituzte, beraiek ere lan egingo dute.
Honekin lotuta, gaur klasean, eztabaida txiki bat sortu da. Gazteek erabiltzen dituzten eta oso modan dauden Facebook eta Tuentia erabilgarriak al dira? aurrekoarekin jarraituz, ikasleekin konektatu behar dugu eta horretarako ezin gara beraien ereduen aurka joan, aurreko bi hauen aurka adibidez. Irakasleak eguneratu egin beharko gara. Eta ez ikasleen kontra joan. Guk bizi izan ditugun iraganak alde batera utzi, eta etorkizunari begiratu behar diogu.
Ikasleei, erabilgarritasun ona erakutsi behar diegu. Horretarako, eguneratu egin behar gara, eguneratzeko, jakin, jakiteko, erabili, erabiltzeko, frogatu, frogatu eta frogatu!
XXI.mendean gaude! Zer behar da mende honetan aritzeko??? Zer da interesgarria gaur egun???
Telebista jarriko dut beste adibide bat bezala. Ez da duzu uzte hobe dela haurrari telebistan, publizitateak bidaltzen dituen mezuak ulertzen erakutsi behar diegula, publizitatearen menpe utzi beharrean? Ba, ordenagailuarekin berdin. Badakite ordenagailua pizten, eta interneten sartzen. Baina ez dakite interneten erabilpen ona egiten.
Eta iruzkin honekin bukatzeko, nire blog honetan aurreko egunean iruzkindu nuen artikuluarekin lotuaz berriro errepikatzen eta azpimarratzen jarraituko dut, editorial gehienek Kd-ak saltzen dituztela pdf-ekin, irakasle eta gazteek, eskolan, interneta erabiltzearen gainetik egon nahi dutelako eta hau ez dela bide zuzena, nire ustetan lan egiteko materialak irakasle eta ikasleen artean landutako prozesatuetatik sortu behar direla.
No hay comentarios:
Publicar un comentario