Artikuluaren zatitxo bat:
Proiektuaren zuzendari eta London School of Economics eskolako Psikologia Sozialeko katedradun Sonia Livingstonek esan bezala: "Azterlanak garbi uzten du haurrak gero eta gazteago hasten direla Internet erabiltzen eta orain arte baino maizago erabiltzen dutela. Gaur egun, Internet ezinbestekoa da Europa osoko haurren bizimoduan eta askotan onuragarriak diren zereginetarako erabiltzen dute, besteak beste, eskolako lanak egiteko, jolasteko, bideoak ikusteko edo elkarri berehalako mezuak bidaltzeko. Hala, beraz, Interneteko eduki batzuek zenbait haur mindu edo aztoratu izana kezkagarria izan arren, garrantzitsua da gogoratzea Internetek hainbat onura ere badakarzkiela eta arriskuek ez dutela beti kaltea ekartzen".
Haurrek, badakite ordenagailua pizten, eta interneten sartzen. Baina askotan, ez dakite interneten erabilpen ona egiten.
Beraz, Irakasleon eta gurasoen eskuetan dago, haurrei interneten erabilpen onuragarria zein den erakusteko beharra!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario