lunes, 20 de diciembre de 2010

Livestream Programa (bideo tutoriala)

Livestream Programa bideoak egitean datza. Aurregrabatutako fitxategiak edo  interneten zuzenean eskainitakoak izan daitezke. Modu honetan erabiltzaileak nahi duenean erreproduzitu dezake fitxategiak.

Programa horrela izanda, hemen aurkezten dizuedan bideo-tutorial bera ere, programa berarekin egina egon beharko luke, baina nik lan egiten dudan lekutik daukadan internetaren abiadura eskasa dela eta, nire argazki-kameratxoarekin grabatu behar izan dut tutoriala, ondoren youtube-ra igo eta azkenik hemen eskegi, zuek erabilera ikasi ahal izateko ere.  Baina berez, aurretik esan dudan bezala, programak bideotutorial hauek egiteko aukera ematen du. Blog honetan bertan aurkituko dituzue atzerago grabatu nituen bideotutorialak Livestrem-arekin Pixton eta Voki programak azaltzeko.




lunes, 13 de diciembre de 2010

sábado, 11 de diciembre de 2010

Sekuentzia Didaktiko Digitala

Ikasturtea:
6-7 urteko haurrak


Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: belarriak erne izatea, ahoa itxita eta bideoaren bitartez doan azalpen honetaz gozatzea. 
Ikasleek egin beharrekoa: Bideoa ikusi ostean,landarea landatu beharko dute.

Irakaslearen papera:
Batez ere momentu orotan laguntza emateko prest egotea, izan ere etengabe egon beharko da zailtasunak argitzen. Horretarako irakasleak landare hau landatzea menperatuta izan beharko du.
Irakaslea beti jardungo da, gidari bezala.


Ikasleen partaidetza edo papera:
Jarduera egiterakoan egiaztatuko dugu, aurretik ezin dugu ezer baieztatu.

Beharrezko errekurtsoak (bideoan ondo ikusten den bezala):
- Aloe Vera Landarea
- Lurra
- Tiestoa
- Palatxoa 
- Landarea ureztatzeko, erregadera.

Pausuak: 
- Lurra hartu eta tiestoan sartu, palatxoaren edo gure eskuen bitartez.
- Lurrari, gure atzaparrekin, zulotxoa egin erdian.
- Landarearen sustraiak bertan sartu.
- Ureztatu. lehenengo egunean nahikotxo, hurrengo egunetan ere eta hilabete batetik aurrera noizean behin.






Prozesuaren ebaluazioa egingo da. Egingo den jardueraren bidez ebaluatuko da. Landaketa eta zaintzaren bidez.
(Ikasle bakoitzeko horrelako taula bat).

Ikaslearen izena:
JARDUERAK
NOTAK
BIKAINA
OSO ONA
EGOKIA
HOBETU BEHARRA
AZKEN NOTA
Jarduera egin ostean landarea ezagutzen du?






Landarea landatzeko prozesua ulertu eta egin, egin du?




Loreari zaintza egokia egiten dio?




*Landarea hazi da?
*Ugaldu egin da?





* jarduera hauek ez dira hainbeste ikasleari zuzenduak, landareari baizik, beraz, ez dira asko kontutan hartuko.
Hemen klikatu ebaluazio taula deskargatzeko.


Picasa albumes web


Googelek eskaintzen duen Picasa programa aurkezten dizuet. Argazkiak ikasleekin, klasekideekin, lagunekin eta familiarekin elkarbanatzeko eta argazkiak editatzeko zerbitzaria.

Hemen bertan, ezkerraldean ikus dezakezuen bezela Picasak ematen dituen aukera askoren artean, bat, gure argazkiak gure Blogean txertatzea da eta horrela egin dut nik. Orain praktiketan ari naizela, aurreko egunean ikasleekin Santamas egunerako egin genituen dantzen entsegua aurkezten dizuet argazki batetan.

Helburu hezitzailea: gure ikasleekin eskolan ateratako argazkiak elkarbanatzea, beraiek ere irudiak izan ditzaten eta etxean erakus ditzaten.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: ikasle bakoitzak bere argazkiaketa lagunen edo eskolako argazkiak, besteekin elkarbanatzen ikasiko du. Eta argazki hauek editatzen ere.

Erabili den programa: Picasa

Txertatutako baliabidea: Eskolan Jolasean Web albuma.
Hemen uzten dizuet ere Picasak ematen duen beste aukera batekin "subir album web" egin dudan albumaren lotura ikasleekin eta noski nire blogaren jarraitzaileekin elkarbanatzeko.Ikasleei kurtso hasieran beraien edota beraien gurasoen helbide elektronikoa eskatuz gero, ondoren, aukera izango dugu bakoitzari albumaren lotura bialtzeko, guztiok eskolako jarduerak, argazkitan ikus ditzaten.
ESKOLAN JOLASEAN


BITARTEKOAREN TUTORIALA 

jueves, 9 de diciembre de 2010

AUDACITY

Helburu hezitzailea: Gure ikasleei modu atsegin batean "Agurrak" egitea eta beraiek ere egin ditzaten erakustea.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: Musika eta agurrarekin batera haurren emozioak estimulatzen dira. Klasean denok gustorago egoteko eta etxera ere gustora joateko.

Erabili den programa:Audacity.



Txertatutako baliabidea: Kaixo astelehenean / Agur ostiralean

Kaixo astelehenean by matxmordobat

Agur ostiralean by matxmordobat


BITARTEKOAREN TUTORIALA



Audacityko lana amaitutakoan .mp3 formatuan esportatu behar dira produktuak. Gero, blogean txertatzeko, bideoekin youtuben egiten den bezela, audioekin ere Interneteko plataforma batera igo behar dira lehenengo.
Orduan, sarean dauden plataformetako bat aukeratu behar duzu. Sinpleena goear da baina niretzako estetikoki politagoa da soundcloud (hemen erabili dudana).

Kontu bat sortu (sign up) eta gero intuitiboa da oso. Upload your track  jartzen du audio artxiboak igotzeko, eta behin igota daukazunean "share" klikauta eta "embed code" bat irtengo da, kodigo hori blogeko sarreran kopiatu eta listo!

VOKI

Helburu hezitzailea: pertsonai interaktibo baten bidez haurrek klaseko arauak ikasi eta gogoratzea.
Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: haurrek pertsonai honen bitartez arauak barneratuko dituzte eta klaseko ordenagailuko pantailan agertzen den bakoitzean arauak errespetatzen dituzten pentsatuko dute.

Erabili den programa: Voki
Txertatutako baliabidea: Avatarrarekin arauak gogoratzen.



BITARTEKOAREN TUTORIALA



Hemen uzten dizuet ere, hasiera batean, LIVESTREAM programarekin grabatu nuen bideotutoriala. Soinu grabaketa eskasa zela eta honen goikaldean eskegi dudan bigarren tutoriala egin dut. Goikoaren irudi kalitatea txarragoa da baina audioa onagoa eta hemengoarekin alderantziz gertatzen da, irudiaren kalitatea oso ona den arren soinua oso txarra da. Beraz, bi aukera dituzue, goikoa ikusi edo biak ikusi, baina honi kenduiozue bolumena.


Watch live streaming video from nereler at livestream.com

SCRATCH

Helburu hezitzailea: Jolas baten bezela eta modu entretenigarri batean, gehiketak egiten ikasteko ordenagailu bidezko joku interaktiboak erabiltzea ezagutza berriak barneratzeko.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: gehiketak egiten ikastea.

Erabili den programa: Scratch
Txertatutako baliabidea: Scratcharekin Gehitzen.
Conoce más sobre este proyecto

BITARTEKOAREN TUTORIALA

PIXTON

Helburu hezitzailea: Haurrek teknologia berrietan, txikitatik murgiltzera  bultzatzea eta animatzea! honek dituen onurak ikusiz!

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: Oso labur bada ere, historia pixka, pixka bat errepasatzeaz gain, gauza guztien bezela, denak aurrerantz egiten duela eta teknologia berrietan ere hobekuntzak eta berrikuntzak daudela erakustea.

Erabili den programa: Pixton
Txertatutako baliabidea: "Ordenagailu berria" komikia.




BITARTEKOAREN TUTORIALA



Hemen uzten dizuet ere, hasiera batean, LIVESTREAM programarekin grabatu nuen bideotutoriala. Soinu grabaketa eskasa zela eta honen goikaldean eskegi dudan bigarren tutoriala egin dut. Goikoaren irudi kalitatea txarragoa da baina audioa onagoa eta hemengoarekin alderantziz gertatzen da, irudiaren kalitatea oso ona den arren soinua oso txarra da. Beraz, bi aukera dituzue, goikoa ikusi edo biak ikusi, baina honi kenduiozue bolumena. 


Watch live streaming video from nereler at livestream.com

MINDOMOA

Helburu hezitzailea: Gaur egun hainbat eta hainbat Euskal musika talde ditugunez,euskal musikan murgiltzen hasteko, talde baten ezagupena beste modu batean ezagutu daitekeela ikustea.

Landutako gaitasunak eta horren zergaitia: Euskal musikaren ezaugarri ezberdinen berri izateaz gain taldea identifikatzea eta honekin lotutako abestiak, istorioak, argazkiak ezagutzea, entzutea, ikustea...

Erabili den programa:Mindomoa

Txertatutako baliabidea: Zea Mays taldearen eskema.





Eskema hau ondo ikusteko klikatu helbide honetan: http://www.mindomo.com/view.htm?m=a427f84e922a4eab93a10630e7fb3082



BITARTEKOAREN TUTORIALA

miércoles, 27 de octubre de 2010

Haur gehienek ez dute esperientzia desatseginik izan Interneten, EU Kids Online proiektuak egin duen Europako azterlan baten arabera

Artikuluaren zatitxo bat:
Proiektuaren zuzendari eta London School of Economics eskolako Psikologia Sozialeko katedradun Sonia Livingstonek esan bezala: "Azterlanak garbi uzten du haurrak gero eta gazteago hasten direla Internet erabiltzen eta orain arte baino maizago erabiltzen dutela. Gaur egun, Internet ezinbestekoa da Europa osoko haurren bizimoduan eta askotan onuragarriak diren zereginetarako erabiltzen dute, besteak beste, eskolako lanak egiteko, jolasteko, bideoak ikusteko edo elkarri berehalako mezuak bidaltzeko. Hala, beraz, Interneteko eduki batzuek zenbait haur mindu edo aztoratu izana kezkagarria izan arren, garrantzitsua da gogoratzea Internetek hainbat onura ere badakarzkiela eta arriskuek ez dutela beti kaltea ekartzen".


Haurrek, badakite ordenagailua pizten, eta interneten sartzen. Baina askotan, ez dakite interneten erabilpen ona egiten.
Beraz, Irakasleon eta gurasoen eskuetan dago, haurrei interneten erabilpen onuragarria zein den erakusteko beharra!!! 


martes, 19 de octubre de 2010

Daukagun Hezkuntza Sistema AGORTUTA dago!!! Irakasleok ALDATU BEHAR dugu!!!

Guk klasean ikusitako bideoa, berriro ikus ezazue, ondoren idatzi dudana elkarbanatzeko!



Irakaskuntza, lantegien beharretatik dator. Argi eta garbi ikus dezakegu gure eskoletan: ordutegi finkoa daukate haurrek, orduarekiko puntualtasuna eta errespetua eskatzen zaie; atentzio osoa ezarri behar diote irakasleari; fitxak, gero fitxak eta ondoren fitxak egiten dituzte, hau da, dinamika baten barruan daude etengabean. Beraz eskolak, lantegiekin konparatzea daukagu. 
Antzina sistema honek balioko zuen zalantzarik ez daukat baina gaur egunean, estatu mailan dagoen porrota, hezkuntza sistema egokitzen ez delako da, antzinako ideiei eta beharrei aurre egiteko diseinatua dagoelako, ez gaur egunerako.
Sistema hau, ez da eraldatu behar, ORDEZKATU baizik.
Horretarako, guk, irakasleok, gure klaseak emateko modua aldatu beharra daukagu. Gauzak modu ezberdin batean egin beharra ditugu.Agortuta dagoen sistema honetako, legeak eta jarraitu beharreko curriculuma hor dauden arren, inor ez da gure klaseak kontrolatzera sartuko. Beraz, pausu txikiak eman ahalko ditugu. Ez ditugu erantzunak emango, ez dugu informazioa botako,  haurren informazioa jasotzeko nahia piztuko dugu, galderak sor ditzaten. Garrantzitsuena, galderak egiteko gaitasuna garatzea da
Praktikan eta bizipenetan oinarritutako hezkuntza irakatsiko dugu eta guztiz autonomoak izan ahalko gara zentzu honetan!

Eskola eta IKT!


Irakaskuntzan, gure ikuspegia zabaldu behar dugu, interesa piztu.
Goian aurkitzen dugun irudiak, teknologiari buruz hitz egiten du, konpetentzietatik.
Gaitasun digitala izatea, ikasleen eskubide bat da. Gaitasuna ez izanez gero, eskatu eta ikasi egin behar da.
Horretarako, teknologietarako, ordenagailuetarako sarbidea izan behar dute gazteek eskoletan. Baina zer gertatzen da? askotan, ireki gabeko kutxetan aurkitzen direla ordenagailuak. Irakasle bat berak ere erantzukizuna hartu ez duelako nahi.
Aurretik esandakoarekin lotuta, Irakasleak teknologia hauetan, ordenagailuan aritzeko gaitasuna izan behar du, are gehiago, ordenagailua maitatu behar du. Gazteei irakasteko, irakasleak ere ikasten egon beharko gara modu etengabe batean, bestela ezingo diegu ikasleei ikasteko eskatu. Gainera, lanean ikusten bagaituzte, beraiek ere lan egingo dute. 
Honekin lotuta, gaur klasean, eztabaida txiki bat sortu da. Gazteek erabiltzen dituzten eta oso modan dauden Facebook eta Tuentia erabilgarriak al dira? aurrekoarekin jarraituz, ikasleekin konektatu behar dugu eta horretarako ezin gara beraien ereduen aurka joan, aurreko bi hauen aurka adibidez. Irakasleak eguneratu egin beharko gara. Eta ez ikasleen kontra joan. Guk bizi izan ditugun iraganak alde batera utzi, eta etorkizunari begiratu behar diogu. 
Ikasleei, erabilgarritasun ona erakutsi behar diegu. Horretarako, eguneratu egin behar gara, eguneratzeko, jakin, jakiteko, erabili, erabiltzeko, frogatu, frogatu eta frogatu!
XXI.mendean gaude! Zer behar da mende honetan aritzeko??? Zer da interesgarria gaur egun???
Telebista jarriko dut beste adibide bat bezala. Ez da duzu uzte hobe dela haurrari telebistan, publizitateak bidaltzen dituen mezuak ulertzen erakutsi behar diegula, publizitatearen menpe utzi beharrean? Ba, ordenagailuarekin berdin. Badakite ordenagailua pizten, eta interneten sartzen. Baina ez dakite interneten erabilpen ona egiten.
 Eta  iruzkin honekin bukatzeko, nire blog honetan aurreko egunean iruzkindu nuen artikuluarekin lotuaz berriro errepikatzen eta azpimarratzen jarraituko dut, editorial gehienek Kd-ak saltzen dituztela pdf-ekin, irakasle eta gazteek, eskolan, interneta erabiltzearen gainetik egon nahi dutelako eta hau ez dela bide zuzena, nire ustetan lan egiteko materialak irakasle eta ikasleen artean landutako prozesatuetatik sortu behar direla.

jueves, 14 de octubre de 2010

Material Didaktiko Digitalak eta Irakasleak

Hona hemen atzo Teknologia Berrietako Irakasleak erakutsi zigun artikulua:


Ordenagailu hauekin, testu liburuak desagertzen joango dira, horregatik, editorial gehienek Kd-ak saltzen dituzte pdf-ekin. Irakasle eta gazteek, eskolan, interneta erabiltzearen gainetik egon nahi dutelako.
Magisteritza ikasketetako 2.mailan egin nituen hile bateko praktiketan, esandakoa konprobatu ahal izan nuen. Nirekin zegoen irakasleak Kd hauek erabiltzen zituen Matematika irakasgairako. Ikasleek, ordenagailu aurrean Kd-etan prestatuta zeuden ariketak egiten zituzten eta bitartean irakasleak,bere aulkitik, gazteak behatzen zituen.
Ez dut uste hau denik ordenagailu hauek erabiltzeko bidea, testu liburuaren lana egiten duelako soilik.
Testu liburuekin  irakasleok ez dugu etxean lan egin beharrik izango, materiala prestatuta baitago iada. Liburuarekin ikasturte guztian zehar, eman beharreko edo ikusi beharreko dena ikusiko dute gazteek, baina  kurtsoa bukatzean zer jakingo dute benetan???
Beraz, liburu hauek, kaltegarriak dira irakaskuntzarako. Nire ustetan lan egiteko materialak irakasle eta ikasleen artean landutako prozesatuetatik irtengo dira.
Ikasleek, irakasleen laguntzarekin ORDENAGAILUA MANEIATZEN IKASI BEHAR DUTE!
Eta honek ondorio guztiz onuragarriak ekarriko ditu, harremanak aldatuko dira, motibazioa handituko da, ekintza berriak sortuko dira...

jueves, 7 de octubre de 2010

Google Street View-ren inguruan interesatu naiz.

Aurrekoan klasean, blogera gauzak zelan igo ikasten ari ginenean Google Maps zelan erabiltzen den ere ikusi genuen modu azkar batean. Horregaitik, grina piztuta, honekin batera doan google Street View-ri buruz aritu naiz ikertzen pixka bat.
Berehala ohartu naiz kritika ugari jaso dituen zerbitzua dela, gure pribatasuna kolokan jartzen duelako.

Interneten aurkitu dudan artikulu interesgarri bat zuekin elkarbanatu nahi dut.
Hemen klikatuz gero artikulu osoa irakurtzeko aukera duzue.
Halan eta guztiz, nik hemen, zatirik interesgarrienak jartzera noa:

Durante el año 2009 Google lanzó un proyecto muy ambicioso, Street View. Este proyecto consiste en recorrer con un coche y una cámara todas las calles de las principales ciudades del mundo, para tener así un callejero real. Este proyecto pretende dotar al servicio Google Maps de un contenido interactivo de primera mano. Para mi opinión una excelencia tecnológica, el único inconveniente su mantenimiento. Pues bien, resulta que este proyecto donde un coche con cámara y un software recorre las calles, no es del todo lo que parece. Varios países han exigido a Google que explique qué información recopila este software y cómo se procesa. 
Google el 27 de Abril del 2010 escribió una nota publicada en su blog oficial (http://googlepolicyeurope.blogspot.com/2010/04/data-collected-by-google-cars.html ), y remitida a las autoridades de protección de datos de varias naciones, que no sólo se registran imágenes sino que también se recopila información de los puntos de acceso Wifi detectados por los coches de Street View para que los usuarios de Google Maps tengan información de estas Wifis libres.
Nueve días más tarde de esta comunicación oficial de Google, el propio organismo publicó una nota rectificativa (http://googleblog.blogspot.com/2010/05/wifi-data-collection-update.html ), después que el gobierno alemán através de su agencia de protección de datos, exigiera una auditoría del servicio de Street View, en dicha nota la compañía reconoce que contrariamente con la nota publicada el día 27 de Abril, los coches de Street View sí han estado almacenando parte del contenido de las comunicaciones de puntos Wifi sin encriptar. Según Google, todo esto es debido a un error de software (siempre con la misma excusa).

Hemen doa,youtuben aurkitu dudan bideoa,zerbitzu honi buruz, azalpen moduan; Google-k egin du:


Gauza hauek irakurrri eta ikustean ez dakit larritzea edo poztea den jarrerarik onena. Bai, poztu hitza irakurri duzuenean, zoratuta nagoela pentsatuko zenuten batzuk, baina Googelek zelan funtzionatzen duen ikustean adibidez, horrelako gauzak imaginatzen ditut: etorkizunean errezonantzia magnetiko bat egiteko beharra dugunean, medikura joan beharrean, etxetik googelek egin ahalko digula uste dut, horrela denbora eta dirua aurreztuz.
Bromak alde batera utziz, aitortzen dut larritu egiten nauela.
GURE INTIMITATEA BILUZTU EGINGO DA!!!